lunes, 10 de marzo de 2008

Comunidades de aprendizaje

Ikas komunitatea. Eskola inklusiboa: jolas kooperatiboak oinarritzat hartuta
Gaur egun gure gizartean gertatzen ari diren aldaketei erantzun bat emateko asmoz, Ikas komunitatea proiektuaren beharra ikusten da. Azken urte hauetan kultura eta ohitura ezberdinetako gizartea, eta ondorioz eskolak,sortzen ari gara eta desberdintasunean nolabaiteko berdintasun bat lortzeko ikas komunitateak eskeintzen dizkigun oinarriak egokiak izan daitezkeela deritzogu.
Ezberdinen berdintasunaren printzipiotik arrakasta lortzeko egin dezakeguna:
-Ikasgela partekatzea.
-Errefortzu espezifikoen antolaketa.
-Kultura ezberdinetako familien parte hartzea.
-Senitartekoen prestakuntza.
Ikas komunitatean kultura eta identitate desberdinetako pertsonak biltzen dira. Hau da, ikas komunitatean oinarrizko helburua da, desberdinen berdintasuna sortzea. Denok hezkuntza berbera izan behar dugu. Lurralde batean dauden kultura desberdin guztiak batu egin behar dira. Horregatik, Elboj-ek (2001), dioen bezala:” En las comunidades de aprendizaje se pasa de ver sólo aquello que nos diferencia de personas de otras culturas a la defensa de lo que nos une: conseguir una escuela de calidad donde se potencie un aprendizaje de máximos y se fomente la convivencia pacífica.”

Hezkuntza eta kultura anitzei begiruneaz tratatuz gero eta pertsona guztiei aukera berdinak emanaz, desberdintasun sozial eta pertsonaletara egokitzen joango gara. Tourainek esaten duen bezala “batera bizitzen ikasi behar dugu”.

“Hemos de ser conscientes de que cuando aplicamos una etiqueta a todo un grupo cultural se le está impidiendo la posibilidad de desarrollarse y de recibir una educación en las mismas condiciones que el resto del alumnado. No reconocer las otras culturas ha llevado, en numerosas ocasiones, a que las personas pertenecientes a minorías culturales nieguen su propia identidad cultural y se automarginen (Taylor, 1993)”.

Garfinkel-ek (1967) zioenez, “Las personas no somos , todas las personas somos inteligentes y poseemos capacidades. Nuestro objetivo es buscar vías para el traspaso de los conocimientos y competencias que todos los grupos poseen y que han desarrollado en contextos diversos a los contextos académicos.”

“Nuestra lucha contra las discriminaciones, contra la negación de nuestro ser sólo alcanzará la victoria si realizamos lo que es obvio: la unidad en la diversidad. (Freire 1997). Ondorioz, gizartea aldatu den bezala, hezkuntza mundua ere aldatu egin behar da.


Honen adibide eta eredu, Lekeitioko eskola publikoan http://www.lekeitioeskola.com/ daukagu.
Ikas-Komunitateen proiektu global eta integratzaile honetan, elkarbizitza eta elkarulertzea oinarrizko zutabe eta ardatza dira. Bere baitan, guraso, ikasle, irakasle eta beste giza eragile batzuk aukera eta eskubide guztia daukate pentsatutakoa gauzatzeko:
Elkarrekintzako taldeak, Komisio mixtoak, Geletako Guraso Ordezkarien batzarrak, Ikasleen Gelako Ordezkarien asanblada, Guraso Elkarteko komisio iraunkorra, Tertulia Dialogikoak... eta abar, komunitate barneko partehartze eta elkarbizitza bultzatzeko egitura eta lan taldeak direlarik.



Zer da?: Gaur egungo munduan, ezagupenaren eta informazioaren gizartean, eskola eta bere giza eta kultur ingurua antolatzeko modu berezi bat.
Helburu nagusia: berdintasunetik abiatuz, kalitate goreneko irakaskuntza eskaini eta lortu ikasle guzti guztientzat estola arrakasta eta bizikidetza hobetzea, gizartean aintzat hartuko diren herritarrak izatea lortzeko.
Honetarako: guraso, ikasle eta irakasleen, gehi udal eta herriko talde guztien konpromezu berria lortu nahi da. Berdintasunaren aldeko parte hartze elkarrizketatuaren konpromezua.
Bultzatzen duen irakaskuntza mota: aprendizai “dialogikoaren” izenarekin ezagutzen da. Ikasle eta pertsona guztion ahalmen komunikatiboa eta erreflexiboa haintzat hartzen duena.
Hezkuntzako pisu nagusia: arlo instrumentaletan (hizkuntzetan, matematikan eta informazioaren trataeran) eta komunitatea osatzen duten pertsona guztien arteko elkar bizitza komunitarioan kokatzen du. Beraz ikasgela antolatzeko modu berriak bilatu behar dira ikasle guztiei ikasgelan esku hartzen duten esanahiak negoziatzea ahalbidetuko dietenak, hala nola, ahozko hizkuntzaren erabileraren trataera, elkarrizketazko jarduera eta talde heterogeneoen antolaketa.

(informazio zabalagoa lekuko webgunean)

Azkenik eta esperientzia propioan oinarrituz, Azpeitiako eskolan aurrera daramagun proiektu interesgarri eta motibagarrian oinarrituko gara.
Hemen azken urteotan eskola inklusiboak eskeintzen digun aukera zabala martxan jarri dugu.

Bideo honetan Ignasi Vilak Bilboko Euskalduna Jauregian emandako hitzaldiaren laburpen bat eskeintzen digu:




IKAS KOMUNITATEAK: ESKOLA INKLUSIBOA
Ignasi Puigdellívol Aguadé
Komunitatekoa ez den pertsona batek Ikas Komunitate bat bisitatzean jasotzen duen sentsazioen artean lehenetarikoa bertako giroa izaten da. Hormetako apaingarriak ametsen faseko emaitzez egoten dira beterik. Ikasleen lasaitasunak harritzen du bisitaria, itxuraz zein lasai doazen pasilloetan zehar eta geletan barrena; eta, gehienbat, antolatutako nolabaiteko anabasa dirudien horretan helduak joan-etorrian ikusteak eragiten du harridura (boluntarioak, bitartekariak, gurasoak, praktiketako ikasleak…). Ba al du horrek inklusibo izatearekin zerikusirik? Zerikusi handia du. Hortik abiatuz, hainbat arrazoirengatik –normalean, ezinduak izateagatik ikasteko eta parte hartzeko arazoak dituzten ikasleei erreparatuko diegu. Puntu honetan, gaitasun eta ezintasun kontzeptuek berek lagun diezagukete beharrezko baliabideak behar bezala mobilizatzen eta horiek barne hartuko dituzten ikasketa- eta partaidetza-prozesuak egituratzen.
Eskola komunitate seguruak, abegikorrak eta kolaboratzaileak sortu eta norbanakoa bere horretan estimatzen dutenak lortzea izango litzateke Jose Ramón Orcasitasen ustez eskola inklusiboaren helburua.

Ondorengo bideoan Rafa Mendiak Eskola Inklusiboari buruz hitzegiten digu:




JOLAS KOOPERATIBOAK

Duela pare bat urtetik hona, Azpeitiako karmelo Etxegarai ikastolako haur hezkuntzako bigarren zikloa, hau da HH.4 eta HH.5, eskola inklusiboan, jolas kooperatiboren garrantzia praktikan jarri dugu.
Honela Maite Garaigordobilen esperientzia eta jakiturian oinarrituz, gure ikasleak inguru kooperatzaile batean hezitzen saiatzen gara jolasaren bidez.Gure unitate didaktikoetan sistematikoki lantzeko, jolas ezberdinak txertaturik dauzkagu ingurune kooperatzaile bat sortzeko asmoz. Garaigordobil,Maite(2005).4-12 urte bitarteko haurren garapenerako kooperazio, komunikazio eta gizarteratzeko eta sormen jolasak.Ibaizabal.
Maite Garaigordobil Landazabal, psikologian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (1992), izenburuko doktore tesiarekin.

Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultatean, Nortasuna, Ebaluaketa eta Tratamendu Psikologikoak Saileko irakasle titularra.

Hainbat lan argitaratu ditu haurtzaroko eta nerabezaroko esku-hartze psikologikoei buruz, testuinguru klinikoetan zein hezitzaileetan (http://www.sc.ehu.es/garaigordobil).

Esku-hartze psikohezitzaile ildo bat diseinatu eta ebaluatu du, era esperimentalean, haurren nortasuna garatzeko. Esku-hartze ildo hori lau programatan egituratuta eta kooperazio eta sormen jolasetan oinarrituta dago.
Jolas koopetariboen egitura-ezaugarriak honakoak lirateke:
-Partaidetza : kide guztiek parte hartzen dute, ez da inor kanporatzen eta inork ez du ez galdu ezta irabazi ere egiten. Talde helburuak lortu behar izaten dira.
-Komunikazio eta elkarrekintzan oinarrituak, besteekiko sentimendu baikorrak adierazteko erabilgarriak.
-Kooperazioa: elkar lagunduaz helburu amankomunak lortzea, gizabanakoak helburua lortzen du taldekideek ere lortzen badute.
-Dibertigarriak.
-Jolas konpetitiboak saihesten dira.
Jolas kooperatiboak haurrak besteen ikuspuntua ulertzeko lagungarriak dira, lagunartean negoziatzeko, elkartrukatzeko aukera eskeintzen dute, soziabilizazio arauengan eta arazoen konponbidean eragina dute, erasoen kontrola potentziatzen dute kontaktu fisiko baikorra bultzatuz eta haur guztien talde onarpena bideratzen dute.
Programa horien ebaluazioaren bitartez, kooperazioa jolasak haurren garapen sozial, emozional eta intelektualean duen garrantziari buruzko ebidentzia enpirikoa lortu da.




BIBLIOGRAFÍA.

ELBOJ, C.; PUIGDELLÍVOL, I.; SOLER, M.;VALLS, R. (2002): Comunidades de aprendizaje. Transformar la educación. Barcelona. Graó.

GARAIGORDOBIL, M(2005): 4-12 urte bitarteko haurren garapenerako kooperazio eta sormen jolasak.Ibaizabal.

3 comentarios:

Josi Sierra dijo...

Aupa Neskak:
pozten naiz zuen lana ikusteagatik.
Kooperatiboa eta kolaboratiboa izan dela ez daukat zalantzarik.
Iruzkin bat: luzeegia iruditzen zait post baterako. Ideiaren bat proposatuko nizueke... baina tira: ondo dago!
Segi horrela
Josi

Nerea dijo...

Eskerrikasko Josi. Zure komentarioa kontutan hartzen dugu baina baita esan behar dugu taldearen aportazioa lanera oso handia izan dela, bakoitzak izan duen esperientzia dela eta, hortaz murriztea oso zaila iruditzen zitzaigun. Gehiago esango nuke, motzegiak gelditu ez garen dudatan nago.

Josi Sierra dijo...

Eskerrik asko zueie zuen ekarpenagatik.
Lan bikaina egin duzue.
Baina hobetze aldera proposamen bat daukazue eGaratu 455ean.
Ondo segi eta... asko ikasi
Josi
http://www.egaratu.net/mod/resource/view.php?id=13954